Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-04-16 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Luberri. Bertso Lurra Berritzen (1. 2004-2005)
Saioa
2005-04-16 Lizartza Jaialdia
Gai-emailea
San Sebastian, Xabino
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gai hau gizakia bezain zaharra da. Antzinako grekoek ere asko idatzi zuten honetaz. Zuk ere baduzu abestiren bat "Amore, amore" kantatzen duzuna. Amore eternoa ipuin bat omen da. Zuk zer diozu?

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-04-16 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaztea hain da inozoa
gaztea hain da ergela;
ameslari izatea
hori bere erregela.
Aguro bilatzen degu
beste gorputzen epela
gaztetan ibiltzen gera
txori txikiak bezela.
Lehenengoz maitemindu ta
nengon gaztea nintzela
uste nun maitasun hori
betiko izango zela
ta ondoren ikasi nuen
erraz hautsi zitekeela
eta bizi den artean
gozatu egin behar dela.

Gazteak maitasunakin
dauka bizitzan pultsua;
izan liteke goxoa
izan leike amultsua.
Amodioak barruan
ezartzen digu pisua
orduan bihur liteke
pertsona guztiz itsua.
Nahiz ta zorionerako
egiten dun zerbitzua
denborarekin bihurtu
liteke guztiz antzua;
egin kariñoak lasai
eman lagunai muxua
egurra bota ezean
itzaliko baita sua.

Maitasuna euki leike
noski hainbat gauzarako:
izan leike lagunentzat
edo lagun batentzako;
barrura sartu ezkero
bihotzak hamaika salto
baina maitasuna bada
hor badira nahiko dato;
maitasun eta gorroto
dena bizitu beharko
nahiz eta kontraesana
izan gure kolkorako;
Euskal Herriakin behintzat
batera da guretzako
borroka egiten degu
asko maite degulako.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra