Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-04-16 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Aritz Aranburu, Iban Urdangarin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Osinalde Saria (34. 2005. Gabiria)
Saioa
2005-04-16 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Murua, Jokin
Bertsolariak / Egileak
Aranburu, Aritz
Urdangarin, Iban
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aritz, zu parrandatik herriko festetan etxera zoazela Iban aita aurkitu duzu etxeko atea ezin ireki.

Deskribapena

Doinua
Nere gogoa hegan dijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-04-16 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Aritz Aranburu, Iban Urdangarin

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Aranburu:
Parranda eder bat egina nuan
kuadrila guztiarekin
hirurak edo laurak badira
berandu samar behinepin
aita ere halatsu ibili dala
orain artian ez nekin
baina ze kristo egiten dezu
soziedadeko giltzakin!

I. Urdangarin:
Nik parrandara atera gabe
nemazkin hamaika urte
gaur soziedaden afaldu det ta
banuen hamaika suerte
baina moxkortu naizenik seme
behintzat ez zazula uste
antiajuak galdu'itut edo
zerraila lapurtu dute.

A. Aranburu:
Nere aita zaharra ikusterikan
ez nuan asko espero
erdi balantzan moxkorturikan
ta muturrak bero-bero.
Irekiko det eta ohera
zuzen joan zaite gero
kristonak ta bi aituko'ituzu
ama enterau ezkero.

I. Urdangarin:
Hiru patxaran edan ditut ta
semea hau da patua!
Soziedadeko giltzekin nabil
oihua eta kantua;
andreak nola moxkortutzea
daukaten debekatua
badaezpada're egin zaidazu
zure ohean lekua.

A. Aranburu:
Giltza horrekin aita ez zuaz
oso bide azkarretik
egia esan itxura asko
dadukazu kaxkarretik;
a zer piura, a zer piura
begiratuta urretik
praketa behintzat lotu ezazu
etxera sartu aurretik.

I. Urdangarin:
Praketarena antzeman dezu
hau lotsakizuna zera;
galduak ditut antiajuak
giltza sorta ta kartera.
Egia esan nere semea
nere antzekoa zera
bihar biontzat dago bronka ta
joan gaitezen ohera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra