Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2005-06-28 Asteasu Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Duela bi aste Madrilen izan zinen Sebastian gay-en arteko ezkontzaren aurkako manifestazioan. Aitor semeak bera ere homosexuala dela esan dizu eta noizbait familia bat osatu nahiko lukeela.

Deskribapena

Doinua
Elizan sartu ziradenian A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Lehengoan izan zinen Madrilen
botereari botere
zerbait eskatuz kalean zehar
aita egizu mesede!
Batzuri ukatu nahi diezue
laguna egitea bere
baina ukatuko al zenioke
zeure semeari ere?

S. Lizaso:
Gazte garaian bide bakarra
ikasi gendun eleizan;
hari jarraituz lehengo batean
Madridaino joan nintzan
ustekabeko sorpresak ere
izaten dira bizitzan:
zure aukera onartzen det nik
nahiz ta gogoko ez izan.

A. Mendiluze:
Zure gogoko ez dela izango
semeak ondo badaki
eta halere ez ukatzea
omen dezu erabaki
baina beidatu behar al didazu
begiratu txarrez beti?
Ta orain ez zazu egin gaztetan
ikasiaren aitzaki.

S. Lizaso:
Ikasiaren aitzaki hori
nik ez dut erabili nahi;
aita naiz eta izango ahal naiz
bidea egiteko gai!
Zeure bizitza zeurea da ta
aukera ein zazu lasai;
nik hitz egiten badakit baina
gauzak gordetzen ere bai.

A. Mendiluze:
Ba nik nahi nuke behin behar eta
dena garbi esatea
zeure barrua ez egoteko
esan gabeaz betea
ta tentatzeko eskatzen dizut
ai nere aita maitea
inoiz ezkondu ahal baninteke
aita jauna izatea.

S. Lizaso:
Hori posible izan leikenik
orain ezin dut sinetsi
baina denborak emango ahal dit
behar hainbat pazientzi!
Hainbeste amets egin nituen
orain kolpetikan etsi;
armariotik atera zera
pozaren ateak itxi.

A. Mendiluze:
Ai aita, aita, hola al gaude?
Ideia arrotzak tira!
Gustora egon behar zenuke
zuk semeari begira;
lotsarik gabe bere gogoa
adierazten ari da;
zure poza ta zure ateak
zure arazoa dira.

S. Lizaso:
Arrazoi dezu ika-mikaka
hastea besteik ez falta:
zer arraiotan atera hemen
buila edo zalaparta!
Beste mutil bat maite dezula
ohitura zaharrak lagata
zeuk nahi dezuna egin ezazu
bizitza zeurea da-ta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra