Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-12-30 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2005-12-30 Hernani Lagun-artekoa
Gai-emailea
Zerain, Aitor
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gai librean

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-12-30 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu:
Gaia eta doinua
aldatu behinepin
ezin segiko degu
kontu berarekin.
Antzematen zaizue
aurpegikerakin.
Beraz galderatxo bat
nik Aitor zurekin:
zer esan nahi zenuen
prestakuntzarekin? * (bis)

A. Mendiluze:
Zita baten aurreko
lan guztia omen
guk egin degun hori
finala baino lehen
baina bat jakituna
baldin bada hemen
titulo hoi zerorrek
lortuko zenuen;
ondona zuk dakizu
prestakuntza zer den. (bis)

J.M. Irazu:
Ba erantzun zuzenik
ez daukat nabarmen
nahiz saiatu nintekeen
kanpo eta barren.
Batzuk pausoa bizi
ta besteak herren;
dena zuk esan dezu
litekeen ondoen
prestakuntza neuk ein nun
finala baino lehen. (bis)

A. Mendiluze:
Ahalegindu zinela
Irazu argi da
ahalegindu zinela
bertsoen harira;
egunero-egunero
tira eta tira
baina orain galderak
biderkatzen dira:
prestatu zinen baina
norantza begira? (bis)

J.M. Irazu:
Txapelketak ametsak
damazki azpira
denak ondo irten ez
tira, tira, tira!
Orain galdezka zatoz
behar dan neurrira
txapelketa ez da dana
egia hori da
ta ni prestatu nintzan
luzera begira. (bis)

A. Mendiluze:
Saihesbide batetik
joaten da errezen
hala libratzen gera
ahal degunik maizen;
luzera begira ta
bota dezu ozen
baina erantzun egin
nahi det zuzen-zuzen
ondo geratu zaizu
baina gezurra zen. (bis)

J.M. Irazu:
Horrelakoa al da
zure imajina?
Batzutan gertatzen da
nahi eta ezina;
zu berriz prestaketan
ez zera hain fina.
Hala're txapelketa
ederra egina...
Nora helduko zinan
prestatu bazina? (bis)

A. Mendiluze:
Prestakuntza lanari
ezin egin uko
baina ezin libratu
nahi nuen orduko;
beti harrapatuta
eroen moduko.
Halere izan nintzen
ni BECen lekuko
ta igual prestatu banintz
ez nintzan helduko. (bis)

J.M. Irazu:
Bai Aitor bota dezu
arrazoi sakona
baina nik ez dakit ba
ez ote dan broma;
batzuk saiatzen eta
zure zoriona!
Lehen hirugarren, gero
atzera gizona;
nik ere lehenenguan
egin nun ondona. (bis)

A. Mendiluze:
Jendea postuekin
kezkatan zeharo;
ni berriz lasai-lasai
agian arraro.
Denek aurreratu nahi
ahal baino gehiago
baina postuarena
nigatik akabo:
orain lau urte baino
gustorago nago. (bis)

J.M. Irazu:
Ordun ez zaude gaizki
jarraitu hain zuzen;
BECera iritsita
jardun zinan ozen.
Zure lehengo erantzuna
ahalik eta maizen
buruaren barrura
lehen nolatan sartzen?
Ondo geratu zaizu
baina gezurra zen. (bis)

A. Mendiluze:
Uste al dezu hitzak
oker datozela?
Ba behingoz konbenzitu
egin zaitezela;
uste det aurtengoa
ona izan zela
eta orain dela lau
urte ez bezela
aurten denek dakite
han egon nintzela. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra