Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-01-28 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2005-01-28 Bilbo Lagun-artekoa
Gai-emailea
Larrabeiti, Joxemi
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Unaik beti kondoiarekin egiten du, eta Igorrek beti kondoirik gabe.

Deskribapena

Doinua
Bertsuak jarri dizkat
Neurria / Estrofaren izena
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-01-28 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Neurria:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:
Ni ez naz sekula izan
horretako kapaz;
zeu be enterau zaite
behingoz kontuakaz
zenbat ume jaio dan
betaurrekoekaz. (bis)

I. Elortza:
Parean jarri ezkero
nik tiroa danba!
Ta ez dot erabiltzen
egia esanda
asko egin ezkero
karu urtetan da. (bis)

U. Iturriaga:
Hori da erantzuna
belarriak bete...
antza egiten dozu
sarri eta fuerte
zuretzat asko zer dan
jakin gura neuke. (bis)

I. Elortza:
Askotan eta ondo
sartzen dot nik sarda
eta beti aurrera
behin hartuta karga
baina batzutan marcha
atras jo behar da. (bis)

U. Iturriaga:
Kondoia dago baina
laguna gaur modan;
kaputxa hobea da
sartzekotan koban:
klandestinitatea
sentitzen da holan. (bis)

I. Elortza:
Klandestinidadea
egiaz lortzeko
izan zaitez kapaza
danak aitortzeko:
zuk erabiltzen dozu
kanpaia jotzeko. (bis)

U. Iturriaga:
Ba ez zabiz ez oker
ai adiskidea
nahiz ta beste bat izan
sarritan idea
askotan hobetzen da
sonoridadea. (bis)

I. Elortza:
Ta ez da trasmititzen
inora odola
ikasita daukazu
prebentzio eskola;
zorionak laguna
hori bai kontrola! (bis)

U. Iturriaga:
Zu libre-libre zabiz
gaur maitasunean;
damutu behar jatzu
zeure egunean
txanpinoian moduan
jartzen jatzunean! (bis)

I. Elortza:
Horretan sortu leike
lagunaz disputa
baina neu be neurriak
banago hartuta
norekin eiten dodan
ondo hautatuta. (bis)

U. Iturriaga:
Ai kottaua!, dinozu
beste hainbestek lez
txanpinoia ez da ona
ulertu eixu berez:
txapelak balio dau
baina kirtenak ez. (bis)

I. Elortza:
Zuk barriz badaukazu
behar dan sasoia:
kanpaia kondoiagaz
prebentzioan goia
ta halantxik dago ondo
zure txanpinoia. (bis)

U. Iturriaga:
Hau da gure gizona
hau beti potente
bape babestu barik
eta beti tente;
zuk segidu zeurean
animo Torrente! (bis)

I. Elortza:
Torrentek erakutsi
eustan hainbat truko
eta kondoiak ez dau
menpean hartuko
ta eskuak garbitu
ikutu orduko. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra