Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2005-12-11 Donibane Lohizune Sariketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Izar Mendiguren
Bertsoa entzun |
2005-12-11 Donibane Lohizune Sariketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Izar Mendiguren
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Bartra:
Hona etorri gara
partidu batera
ahal gendun ondoen
lana egitera
ta beltz deitu nautenez
guztiek batera
jarrera arrazista
normala ote da?
Ezin diezu txartel
gorririk atera? (bis)
I. Mendiguren:
Barkatu nire lana
betetzen dihardut
eta orain artean
gisa segiko dut
nahiz eta hainbat oihu
eta irain batzuk
irudia mantendu
ezin baduzu zuk
zelai hontatik kanpo
bialiko zaitut. (bis)
O. Bartra:
"Puto negro" esan dute
altu eta garden
irizpide aldetik
zu zabiltza herren
hau paratu behar da
ene Jainkoarren!
eta eurak biali
hor hurrenez hurren
ez didate pagatzen
hau jasatearren. (bis)
I. Mendiguren:
Publikoa sarritan
portatzen da gordin
zu ez zaituzte maite
baitzara etorkin
baina egin behar duzu
hainbeste ahalegin
zu indartsua zara
zureari ekin
dena ahazten zaie
txilena batekin. (bis)
O. Bartra:
Umorea hasi zait
zeharo garrazten
eta gogo guztiak
ere kenduarazten
kamiseta nik ez dut
hontarako jazten
lau txilena ein ditut
ez hasi nahasten
txilenoa naizela
ez zaie ahazten. (bis)
I. Mendiguren:
Txarto portatzen dira
ez dut zalantzarik
dutenai inbidia
deitzen baitiot nik
beraiek ez baitute
hola jolasterik
eta zurekin ados
nago honegatik
pertsonak garelako
denaren gainetik. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra