Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-05-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Luberri. Bertso Lurra Berritzen (1. 2004-2005)
Saioa
2005-05-07 Tolosa Jaialdia
Gai-emailea
Urrutikoetxea, Urtzi
Bertsolariak / Egileak
Silveira, Xabier
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zure bikotekideak, gaur, zugana hurbildu, belauniko jarri, eskutik heldu eta berarekin ezkontzeko eskatu dizu.

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on eta muxu bat
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-05-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Silveira

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ene ametsak betetzen doaz
zatituz noa pastela
desagertu da nunbait barruan
eraman dudan ustela.
Orain arteko ene bizitza
hotza, grisa ta krudela;
jakin zazu zu hurbildu eta
polita bihurtu dela
eta zurekin ezkonduko naiz
ta ezkonduko naiz bela
baldin ta aldeiten ez badezu
etorri zaren bezela.

Zu izan zara ene ametsen
protagonista ttikia;
negar malkoen erresuman zuk
pozten zenuen guztia;
zuk jan dituzu ere hamaika
nik dudan malaostia;
zuk jasan duzu nik dudan txarra
baita nik dudan eztia;
entzun nahi nuen hura diozu ta
zer nahi duzu esatia?
Nere bihotza zurea da ta
zuk hartu erabakia.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra