Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-04-02 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2005-04-02 Zegama Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Zubeldia, Iker
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu gizon maitemindua zara, eta zure maiteari hiru bertso kantatuko dizkiozu, baina ez duzu "Nere bihotza", "Maitea" eta horrelakorik esango. Zure maiteagatik zer egingo zenukeen esango duzu.

Deskribapena

Doinua
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-04-02 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Iker Zubeldia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egun batean ustegabean
heldu zenidan eskutik;
bata bestea maitatu gendun
ez genekien zergatik.
Garai bateko poxpolo hura
piztuta dago oraindik
bertsotan poto egingo nuke
zure muxu batengatik.

Elkarren ondon abitu ginen
ahalik eta lasterren.
Bihotz-bihotzez maite dedala
garbi utzi nahi det hemen.
Nahiz ta batzutan ibiltzen naizen
maitasun kontuan herren
beste hori're moztuko nuke
zurekin bizitzearren.

Muxu goxo bat ta igurtziak
laztan ederrak tarteko
aukera degu bata besteai
atsegina emateko ;
beste hori're moztuko nula
gaia nuen esateko...
ez det moztuko ez nauzulako
gaur horrenbesteko maiteko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra