Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-04-02 Iurreta Sariketa 23:00 [Bertsoa] / Juan Mari Areitio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2005-04-02 Iurreta Sariketa 23:00
Gai-emailea
Elorriaga, Nerea
Bertsolariak / Egileak
Areitio, Juan Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Asian lehenik Tsunamia jasan zuten eta gero lurrikara. Gurean, berriz, tenperatura zero azpitik izatetik manga motzean ibiltzera igaro gara gauetik goizera. Zer pentsatua ematen du, ezta?

Deskribapena

Doinua
Bihotz gureko Tolosa zaharra
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-04-02 Iurreta Sariketa 23:00 [Bertsoa] / Juan Mari Areitio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mundu hau laister amaituko da
esaten eben lehenago
baina oraindik ikusten danez
mundu hau ez da akabo
han eta hemen zenbat desgrazi
zenbat nahigabe ta trago
egia esan gaurko mundu hau
nahiko zoratuta dago.

Lurrikara ta itsasikara
besterik ez da aditzen
horrelakuak baitabiltza hor
mundu guztia astintzen
eta hobera ez gara joango
ni horixe nago sinisten
bihar edo etzi amerikarrak
jartzen badira agintzen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra