Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-02-11 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2005-02-11 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Sasieta, Naroa
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Silveira, Xabier
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Don Quijote eta Sancho Panza dira bi hauek. Gasteizera iritsi dira. Haize erroten ordez, zaldunak ikusten zituen besoak luzatuta, eta pentsa beraz. Gasteizen zer ikus dezaketen. Eskerrak Andonik, Xabier duen ondoan, argibideak emateko.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-02-11 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira

Neurria:  Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Ahaten iturri aldean
a ze eraikina! (bis)
Piramide berri bat
Alonsok egina. (bis)

X. Silveira:
Baina ohartu zaitez
hiria da hiri
eta izan bedi;
goizeko ardoaren
efektua da hori. (bis)

A. Egaña:
Hiri hau ulertzea
ze atarramendu! (bis)
Bunker hori zer degu?
Boulevard jartzen du. (bis)

X. Silveira:
Ba hori da leku bat
egina presaka (bis)
denak ezkutatzeko
gu gatozela-ta. (bis)

A. Egaña:
Beste gauza bat bitxi
egin zait hain zuzen (bis)
zenbaitek kristianoz
ez baita mintzatzen. (bis)

X. Silveira:
Ba ez batzuk kristianoz
ez dakite tira (bis)
Afrikatikan edo
etorri omen dira. (bis)

A. Egaña:
Ta rosazko andre hau
eder ta xumea (bis)
Sancho ez al da hori
nere dultzinea? (bis)

X. Silveira:
Koño nahi duzunean
nahiko argia zara (bis)
bai, bai, dultzinea da
baina nerea da. (bis)

A. Egaña:
Mairuak kanpora ta
Jainkoa testigu (bis)
zuk beharko dituzu
dultzineak hiru. (bis)

X. Silveira:
Arrazoia duzu zuk
egia da hori (bis)
lasai utziko dizut
laugarrena zuri. (bis)

A. Egaña:
Eta jende artean
begiratuz hara (bis)
gure lagunak diren
vizcainorik ba al da? (bis)

X. Silveira:
Gauzak hola ikusita
zertan zabiltz koño? (bis)
Hauek ez dira ezer
arto errotak baino. (bis)

A. Egaña:
Alperrikan ai gera
ele ta kalaka (bis)
goazen zure astoa
lehertu egin da-ta! (bis)

X. Silveira:
Bai, bai, nik joateko're
nahiko gogo daukat (bis)
baina erosi moro horri
rocinante pixkat. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra