Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-05-14 Astigarraga Berezia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2005-05-14 Astigarraga Berezia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Estiballes, Arkaitz
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Juan Pablo II.a beatifikatze bidean dago. Hona hemen Juan Pablo II.a, Mantxi. Imajina ezazu santu izateko zain daudenen ilara bat. Mantxik atzetik aurrera egin du ilara horretan eta lehenengo jarri da. Bigarren geratu dena Estiballes da.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-05-14 Astigarraga Berezia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Estiballes:
Aita Santu hauetxek
daukaten distira!
Munduan zirenean
jira eta bira...
pixkat santuagoak
balira sikira...
Azkena etorri ta
lehenengo jarri da
behintzat puntualago
etorri balira! (bis)

Mantxi:
Zerura iritsi naiz
Erroma aldetik
ta nik beti izan det
dexente santutik;
lehenena jarri naute
azken izatetik;
mesedez ez zazula
zuk belztu kopetik
ni beti egondu naiz
Francoren aurretik. (bis)

A. Estiballes:
Zu aurreratu zara
xuabe-xuabe
baina ez dut egingo
hemen zure alde.
Jainkoa bera ere
omen dago grabe
ta ateak itxita
daude parez pare;
datorren asterarte
oporretan daude. (bis)

Mantxi:
Alperrik ari gera
gu biok tratuan
zu hain era frankoan
ni hain era santuan;
zera esango dizut
hobe delakuan:
oporretan dagola
jakin det gaurkuan
baina neu ipiniko naiz
Jaunaren lekuan. (bis)

A. Estiballes:
Jarriko zinateke
ados naiz zeharo
baina zure ametsak
oraintxe akabo;
beste bat jarri baitzen
ta han da luzaro;
Jaungoikoan lekuan
Carrero han dago;
kotxean iritsi zan
ni baino lehenago. (bis)

Mantxi:
Kotxean egin zuten
salto eta aupa!
Nik ezertxo ez daukat
zuek bion aurka;
zoaz berarengana
nei egin gabe zaunka
zure lagunak aizu
zer-nolako mauka!:
bolantea buruan
sartua omen dauka. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra