Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-03-23 Durango Sariketa [Bertsoa] / Itxaso Paia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
BBK Sariketa (15. 2007)
Saioa
2007-03-23 Durango Sariketa
Bertsolariak / Egileak
Paia, Itxaso
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Telefonoak jo eta hartu egin duzu. Pozez saltoka hasi zara.

Deskribapena

Doinua
Ez nau izutzen negu hurbilak III
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2007-03-23 Durango Sariketa [Bertsoa] / Itxaso Paia

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


"Ring-ring" entzun ta telefonora
hurbildu naiz ni horrela;
gizon ahotsa nahiko ozena
baina ere bai epela.
Aspaldi ni zain nengoen baina
orain jakin daitekeela
berri oso on bat eman didate
bai berri berri itzela;
ezin isilik mantendu jada
orain artean bezela
entzundakoa gorde ezkero
erotuko naiz bestela.

Lexuri lagun kartzelan dago
besteak beti kolpeka
urteetan hortxe ibili zara
ta manteduz berriketa
elkarri gutun pila bidaliz
mantenduz elkarrizketa.
"Ni zure bila joango naiz laster"
esaten nizun tarteka
telefonoak gaurkoz egin dit
bihotz barruan fereka:
nik ez dut joan behar zure bila
zu etorri zara eta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra