Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-03-11 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
Bertsoa entzun |
2007-03-11 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gaur arte egin ez dedan arren
orain behar det kontatu
gaur arte ez dizut azaldu izan
ta alabatxo barkatu.
Hartu ezazu pelutxea ta
lasai ohe hortan sartu
historia ez da horren samurra
eta arnas sakon hartu;
zeorrek galdetu didazun arren
ez naiz esaten ausartu. (bis)
Bizitzak sarri horrelakoak
ez dizkigunez igorri
nere barruan daukat guztia
ez diot esan inorri.
Orain bihotza taupaka daukat
eta aurpegia gorri
istripu batek eraman zuen
zer eingo diozu horri?
Biak batera gertatu ziran:
hura joan zan zu etorri. (bis)
Gogoan daukat istripu harek
utzi zuen ikusmira
baina opari zetorren gero
zerbait badegu sikira.
Gauez ohera zatozenean
erne jar zaitez begira;
ikus ezazu zure gainean
piztu litekeen dizdira
seguru nago ipuin txiki bat
esango'izu belarrira. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra