Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-12-08 Aiherra Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Hernandorena Saria (3. 2007)
Saioa
2007-12-08 Aiherra Sariketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Maddalen
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zure lehen liburua argitaratu duzu. Gaur, Durangon atera da, eta egun osoa promozioa egiten pasa duzu.

Deskribapena

Doinua
Lurraren pean sar nindaiteke
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2007-12-08 Aiherra Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eskuak eta lumak zituen
haseran mila dardara
baina azkenik gainditu nuen
orri hutsaren ikara.
Bertan aipatzen ditut herria
naizena eta euskara...
Etor dedila nereganaino
hurbildu bedi bertara
barrutik nola sentitzen naizen
jakin nahi duenik bada. (bis)

Baina oraindik ez baitut lortu
idazle haundien fama
dirudienez ez du hauteman
inork liburuan xarma.
Pikutaraino joan da nere
Durangon nedukan plana!
Hala ta guztiz gogor joango naiz
liburu saltzaileengana
alper-alperrik ez dadin izan
luzaz egin dudan lana. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra