Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2007-07-27 Berango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Ugartetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2007-07-27 Berango Jaialdia
Gai-emailea
Ayo, Nahikari
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Ugartetxea, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Karabana luzea, kilometrikoa, eta hortxe dago Beñat auto barruan, gogaituta, hondartzara heltzeko gogoz; Berangon dago, semaforo parean geldituta, eta Andoni kristal-garbitzailea hurbildu zaio.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2007-07-27 Berango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Ugartetxea

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Ugartetxea: Astebete bat zala hementxe
aurkitzen ginan gu hotzez
orain beroak hasi ditu ta
hondartzara goaz kotxez
izugarrizko karabanetan
erreta ta malaletxez...
Garagardo bat ekarridazu
jaboia lakoxe bitsez.

A. Egaña: Garagardorik ez daukat eta
hauxe da hau komeria!
Garbiketako prest naiz ordea
esango dizut egia.
Begiratuta sumatu dizut
lan bikoitzaren premia:
lehendabiziko kristalak eta
gero berriz aurpegia.

B. Ugartetxea: Norbera guztiz erreta dago
ta bera umore alaiz;
adarra jotzen hasi ote den
susmo txarrez edo usaiz...
Garagardo bat ekarri arren
ekarri ezazu garaiz!
Zeren bestela bero honekin
bakarrik garbituko naiz!

A. Egaña: Kliente honen irudimenak
badu horrenbeste indar...
Garagardo bat ekarriko det
bere likido ta apar;
hiru eurotan dagoena zuk
sei euro ordaindu behar
kristalarena beste bi eta
arpegiarena hamar.

B. Ugartetxea: Hamabost euro dira guztira
eta hoiek ez ditut nik;
beno hemezortzi esan didazu
gutxiago ditut jakinik...
Ta ez duzunez lagun ekartzen
ez edan eta ez janik
alde paretik! Zeren aurrekoa
pixkat moidu da jadanik.

A. Egaña: Aurreko hori ez da mugitu
ez asko eta ez zirkin
nigatik berdin segi ezazu:
kristal narrats, mutur zikin.
Orain hondartza' ailegatzea
ez da zuretzat atsegin;
emazu buelta zoaz etxera
Tourra ikusi ta lo egin.

B. Ugartetxea: Tourra ni bezain erreta dago
eguzkia bezain bero
baina zu ondo zabiltzanik be
lagun ez zazu espero;
askoz hobeto joango zaizu
negozioa egunero
balda horretan zerbeza batzuk
freskatzen jarri ezkero.

A. Egaña: Kristal garbitzen bizimodua
atera izan det sarri
eskupekoak txikiak dira
horrek ipintzen nau larri.
Arrazoi dezu: zerbezarekin
jende asko da egarri
almazenera joango naiz ta
bihar egoardiz etorri.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra