Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2007-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
2007-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Neurria:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Agirre: Zuri entzunda emozionatu
eta hementxe naukazu;
jertsea bai sorbaldetan baina
Mañu trajea nun dezu?
Mañukorta: Albo batetik ez didazu gaur
horrela joko adarrik!
Gorputz jatorra daukan mutilak
ez dauka traje beharrik!
A. Agirre: Beraz trajerik ez dezula nahi
oraintxe nago trantzeko...
Korbatarik ez zuten egingo
lepo hori hornitzeko!
Mañukorta: Gorbetarekin zer kristo arraio
hemen esaten ai zera?
Gorbeta beltz-beltz bat badet baina
gerri aldetikan behera.
A. Agirre: Teoriatik asko dakizu
ta maite dezu praktika
baina oraindik ez zazu ireki
galtzan erdiko patrika.
Mañukorta: Hortxe ikusten zaitut nerekin
oso neskatxa alaia;
irikitzen zuri utziko dizut
bihotz erdiko Amaia.
A. Agirre: Zuk dena hemen egin nahi dezu
klaro, klaro, klaro, klaro!
Zuk pekatuan hasi nahi dezu
ezkondu baino lehenago.
Mañukorta: Nik gauza honi ez diot eingo
ez eman eta ez kendu;
oraintxe bertan ezkonduko gera
ezkontzea nahiko bazendu.
A. Agirre: Hiru minutu soilik pasa ta
eliz aurrean kolpetik
lepoan katea jarri nahi dit
eraztunaren aurretik!
Mañukorta: Edozer gauza egin dezake
guk daukagun maiteminak
ia betiko ezkontzen gaitun
Begoñako Ama Birjinak!
A. Agirre: Atari hontan lagun honekin
ez det nahi adina pake...
Ama Birjinak ezkonduz gero
seinale txarra litzake.
Mañukorta: Nere Amaia oraintxe dator
jantziak moda-modara
ta guztiontzat konbidapena
orain gu bion bodara.
A. Agirre: Bueno ba bale ezkondu beraz
gonbitea hartuta aintzat;
hamar urtean aguantatu ta
gero herentzia neretzat.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra