Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-03-01 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2008-03-01 Asteasu Sariketa
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Gabilondo, Nahikari
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aste honetan Ezker Batua alderdi politikoak honako hau salatu du PSOEri eta PPri begira: "Egun bakar batean genero indarkeriak lau hildako utzi ditu, ETAk 2003. urteko ekainetik hona eragindako biktima kopuru berbera. Eta zuek, PSOE eta PP, beti ETAri begira soilik zaudete".

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on eta muxu bat
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-03-01 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


"ETAk berriro jendea hil du"
entzutean zer zirrara!
Izan liteke bizkarzain edo
militar baten alaba.
Kazetarien tinta errekak
politikoen ikara.
Euskal Herria ez da aske izango
berak nahi duen erara
helburu orok ez du balio
sarritan entzunak gara
helburu hori lortzeko egin den
bidea ona ez bada. (bis)

Ta bitartean etxera bortitz
iritsiko da senarra.
Gaur ere ez ditu urrun izango
iraina eta marmarra.
Ukabil kolpe bakoitzarekin
beldurra eta negarra
sortuko ditu igaro arte
heriotzerako marra.
Terrorismoa den edo ez den
dago aztertu beharra
azken batean zergatia da
desberdina den bakarra. (bis)

Baina zergati onik ez duen
ekintza denez hilketa
ahaztu borroka politikoak
eta piztu gogoeta.
Hiltzaile izan senar kabroi bat
emaztea edo ETA
ta hildakoa zinegotzi bat
Maitane edo Rebeka.
Hasi lanean lotsak ahaztuta
ta gorrotoa gordeta
izenak izen bizitza orok
balio bera du-eta! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra