Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-05-23 Zalla Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2008-05-23 Zalla Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur goizerako zita egin duzue biok, hamar eta erdietan, Lizasoren etxean. Jon iritsi da, Sebastian atean du zain, elkarri eskua eman diozue... Zapatero eta Ibarretxe. Eskua eman ondoren zer pasatu da? Hori jakin nahi dut. Ez dakit politikaz edo zertaz hitz egin behar duzuen. Nahi baduzue elkarri eskutik helduta segitu edo...

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-05-23 Zalla Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia: Bederatzigarrengo aldian
elkartu gera ni ta zu
kazetarien marabunta hau
flash argi artean izu...
Kamara aurrean lotsarik gabe
eskua eman didazu
baina eskatzera etorri naiz ta
gehiago eman behar dezu. (bis)

S. Lizaso: Zure bisita aski izan da
ika-mika hau sortzeko
baina hemendik Euskal Herria
lotua kate motzeko...
Gure etxera etorri zara
baina ezer ez lortzeko.
Beste aitzakirik ez al zeukazun
Madrilera etortzeko? (bis)

J. Maia: Hasieratik hitz egin dezu
nahiko garbi eta gogor.
Moncloan sartu ta otsoa zera
kamaren aurrean jator...
Guztia dago estankatua
dena zozo, dena lehor
zure auzokoa naizen ezkero
gatza eskatzera nator. (bis)

S. Lizaso: Hori aurretik jakin ezkero
konpontzea zen errezen.
Dirudienez badadukazu
nik uste nuen hainbat sen.
Nik beste zerbait espero nuen
zuk gatza behar hain zuzen
baina azukrea emango dizut
pixkat gozatu zaitezen. (bis)

J. Maia: Egia da bai hurbiletikan
Mister Bean dirudizula
ta azukrea ematen zatoz
ez zazu egin pilula.
Jakin ezkero hasieratik
bukaera txarra dula
zertan ikusi berriro ere
hain txarra den pelikula? (bis)

S. Lizaso: Zeu ari zara behin ta berriro
lehengo zintai eragiten!
Zurekikoak amaitu dira
ez da hain zaila jakiten.
Nahi ez badezu Lehendakaritzan
oso presaka han irten
aurki joango da Patxi Lopez ta
hasi maletak egiten! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra