Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-10-17 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2008-10-17 Durango Jaialdia
Gai-emailea
Iturriaga, Unai
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aitor, zu, umezurtza zinen. Kontua da bizitza ez zaizula batere txarto joan. Egia esan, gaur, aberatsa zara, oso aberatsa, lar aberatsa. Gaur, zure zerbitzari Sebastianek gizon hau ekarri dizu bulegora; zure anaia bikotxa dela dio.

Deskribapena

Doinua
Nahiz ta hiltzea derrigorra den
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-10-17 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña: Argi ta garbi hona bisita
berri onentzat zioa.
Orain artean bakarra nintzen
a ze madarikazioa!
Azkenerako bete egin da
nere barne desioa.
Kaixo anaia besarkada bat
hau da hau emozioa!

A. Mendiluze: Ze besarkada! Ze emozio!
Ze begiekin jatea!
Nahi zenukeena: posible balitz
zeozer eramatea.
Bai al dakizu ze pozgarria
zaidan anaia maitea
aste honetan hamalau anai
ezagutu izatea?

A. Egaña: Ze mesfidati azaldu zeran
errezelo ta susmoa
ilerik eza aipatze hori
ez nuen nere asmoa.
Zure aurrean ispilutxo bat
orain ipintzera noa...
Hamabosgarren pretendienteak
horrek lortu du plenoa!

A. Mendiluze: Ze pretendiente eta ze pleno
zertan hainbeste istori?
Nik bezelaxe daukazulako
ile bakar bat edo bi.
Ze ajola du baldin bazaigu
bioi ilea erori?
Horrena ez da gene kontua
degeneratzea da hori.

A. Egaña: Era hortako zorakeririk
anaia ez zazu kanta!
Dudarik bat'e sortzen ez duna
ez ote da gure planta?
Parenteskorik ez gero uka
gu bi ur tanta gera-ta!
Nahio badezu ni pattar ttantta
ta zu berriz whiski ttantta.

A. Mendiluze: Egia, bale! Onartzen dizut
zera antzeko xamarra.
Lehen esan dizut: hala ere ez zera
daukadan anai bakarra.
Zeure burua zeuk saldu dezu
daukat aitortu beharra
ez direlako ondo ezkontzen
whiskia eta pattarra.

A. Egaña: Aizu anaia bene-benetan
elkarren anaiak gara.
Hala're pelma ez det izan nahi
pakean nahi zaitut laga.
Txeke txiki bat egin zaidazu
eta joango naiz hara!
Eta zifrarik ez zazu jarri
sinadura nahikoa da.

A. Mendiluze: Ez zera oso originala
berdina entzun det sarri
baina pertsonak lagundu egin
behar diogu elkarri.
Nola uko egin txekea emanda
zifrak ez jartzeko horri?
Koma jarriko det ezkerrean
eta zifrak zuk zeuk jarri.

A. Egaña: Dirudienez jefazo hori
benetan xuhurra da-eta...
Txekea ez bada emaizkidazu
eraztuna ta txaketa.
Originala ez omen naiz ni
eta belztu dit kopeta.
Originala nola izango naiz
zure bixkia naiz-eta!

A. Mendiluze: Bixkia nola bistan badago
bitan zerala zaharrena?
Hobe kalera joaten bazera
imitatzaile txarrena!
Beste hogei bat egongo dira
zai, pasilloan barrena.
Ene Xebastian bihotzekoa
deitu hamaseigarrena!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra