Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-10-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2008-10-09 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Mendiguren, Irati
Bertsolariak / Egileak
Lekue, Etxahun
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Data bat emango dizut: urriaren 25a.

Deskribapena

Doinua
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-10-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hasieran zen Estrasburgora
abiatzea bueltaka.
Gero apaldu egin zitzaien
hasierako zarata:
Gernikan hasi ta Gasteizera
errepideetako lata
ta azkenean egingo dute
pailazokeri galanta!

Erakutsi nahi izango zuten
barruan duten indarra.
Nik neuk jadanik ez dait zer egin
barrea edo negarra.
Nire ustez dute denek etxera
erretiratu beharra
horixe bada euren buruan
daukaten gauza bakarra.

Dirudienez denok ez dugu
behar beste kategori.
Konsulta gora konsulta behera
ai ene zenbat histori!
Egia esan zalantzik ez dut
nik argi dut kontu hori:
nik galdetzea ondo ikusten dut
baina beti ta denori.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra