Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2008-12-21 Arrasate Jaialdia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Urte askotan, zuen etxera Txernobildik ume bat etortzen zen udan. Gaur gutun bat jaso duzu, non umeak dioen osasunez ondo dagoela eta zuenera ezingo dela berriro etorri.

Deskribapena

Doinua
Zure eskaerak egia esan
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehen urtean denok geneukan
hortako bildur itzela.
Mutikotxo bat ailegatu zen
pelikuletan bezela:
argal-argala umil-umila
ta ez batere ergela.
Ezin omen da berriz itzuli
baina pentsatuz bestela
gustora nago jakinik orain
osasuntsu dagoela. (bis)

Hona etorri ta eraman gendun
hainbeste medikutara!
Azkenerako poz bihurtu zen
hasierako ikara.
Gaur postal baten nabaritzen dut
haren penaren islada.
Kilometrotan urruti baina
gogoz hurbileko gara
eta bisitan geu joango gara
bera etorri ezin bada. (bis)

Mutiko hura izan dadila
beste askoren eredu.
Sinesgaitza da hain urrunetik
nora daitekeen heldu.
Txernobileko haur guztientzat
beso zabalik gaude gu.
Beraz hemendik aurrera ere
nahi balute, hona erdu!
pentsa ez arren maitasunagaz
asko lortu dezakegu. (bis)
Bertxoko sariketa

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra