Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-05-09 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Udaberriko Bertso Saioak (25. 2009. Bilbo)
Saioa
2009-05-09 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Urrutikoetxea, Urtzi
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek enpresa berean aritu zarete lanean orain dela gutxi arte, eta biok kalean geratu zarete, urte asko enpresan eman ostean. Langabezi saria daukazue urte birako. Zuk, Beñat, behingoz garaia heldu dela pentsatu, eta bidaiatzeko gogoa daukazu. Gero pentsatuko duzu lan berria aurkitu edo ez. Zuk, Sebastian, berehala lana aurkitu nahi duzu.

Deskribapena

Doinua
Erreguetan ari nintzela
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-05-09 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B.Gaztelumendi:
Hogei urteetan enpresa baten
ito beharrez egona
orain kanpora bidali naute
gertatua ez da broma!
Baina munduan ibili nahi det
pozik hara eta hona
gauza txarrenei bilatu behar
zaielako alde ona.

S.Lizaso:
Hainbat urtean eta lanean
gorputzari zer pasada!
Langabezian ta harritzeko
zuk dadukazun patxada.
Soldata honekin hilabetea
itxuraz ezin pasa da
ta nik bidaia lan bila daukat
enpresatik enpresara.

B.Gaztelumendi:
Beraz enpresa batean pasa
nahiko zenuke biharra.
Hogei urteetan kendu digute
barruan genun indarra
eta hala're berriz barruan
lanean hasteko harra
lana al da ba bizitza hontan
balio duen bakarra?

S.Lizaso:
Lanaz aparte aurki daitezke
mila arrazoi sakonak
lanik gabeak baditu beti
berekin ezinegonak
eta lanetik lortu beharra
eguneroko txanponak.
Arrazoiaren faltarik ez zun
beharra deitu zionak!

B.Gaztelumendi:
Baino beharra zerorrek sortu
ez al dezu alafede?
Gutxi izan ta gehio izatea
omen dezu gizalege.
Langabezian bizi nahi det nik
bi urtez baita mesede.
Guri lapurtu diguten aina
lapur dezagun guk ere!

S.Lizaso:
Horretarako behar ordea
balore ta ausardia!
Nik lehen bezela jornalan bila
atera nahi izerdia.
Lehen asko eta gehiago behar
hori zure komeria
nik lehendik gutxi kobratzen nuen
orain gutxiren erdia.

B.Gaztelumendi:
Ta horregatik berriz lanean
hasi nahi zenuke klaro
langabezitik lanera ahalik
eta azkarren igaro.
Krisi garaian esplotatzea
ere ordea modan dago.
Lehenago gutxi bizi zinen zu
eta orain gutxiago.

S.Lizaso:
Nik lanerako ez daukat aizu
zuk diozun hainbat gogo!
Egin gabean soldatarik ez
etorkizuna akabo!
Eta nik lana bilatu behar
berandu baino lehenago.
Lehen esplotatu eiten ninduten
oin ia lehertua nago!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra