Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-08-09 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-08-09 Berastegi Jaialdia
Gai-emailea
Labaien, Eneko
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi Arandia, Unai
Zubeldia, Iker
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaiak jartzen ari ginela zalantza izan genuen zuek biok ba ote dakizuen saio bat serio egiten. Saio serio bat egiten saiatu behar duzue.

Deskribapena

Doinua
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-08-09 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Iker Zubeldia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Zubeldia:
Gai-jartzaileak hala eman du
albotio albistea
alde batera utzi ditzagun
bromea eta txistea.
Egia esan ez da hain zaila
malkotara iristea.
Bertsotarako ez ote dago
gaur eguraldi tristea?

U.Gaztelumendi:
Atzo ebia eta parrandan
busti egin nintzan seko
ta zertarako eta etxera
bakar-bakarrik juateko!
Ta Astarlozak lehengo astian
eman omen zuen EPO.
Motibo haundirik ez daukagu ez
umoretik kantatzeko!

I.Zubeldia:
Beraz tristetik jarraitu behar
umoretio irtenda.
Egunkaritan ikusi degu
biok titular zerrenda:
Realak ere ehun urte ditu
jarri dute hainbat denda
hemen Reala aipatuz gero
jendea triste jartzen da.

U.Gaztelumendi:
Realak nunbait egin behar du
segunda aldian buelta
ta orain berriz periodikutan
ipini dezu arreta.
Nik lanik ez ta ze triste nagon!
Horra nere gogoeta
periodiku bat erosteko ere
ez zait ailegatzen-eta!

I.Zubeldia:
Herri guztitan bukatzen doa
erromeri ta orkesta
ta txunba-txunba dago nagusi
inguruetan gainezka
euskal presoen argazkiekin
sortu da nahikoa kezka.
Egia esan barre egiteko
motibo haundirik ez da.

U.Gaztelumendi:
Oraindik ere luzea degu
euskal presoen itzala
eta festetan don egoera
ez degu ez mundiala.
Hemen serio kantatzen gabiltz
bai baino Iker aibala!
Oraindik inork ez du sinestu
mutil serioak gerala.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra