Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-02-20 Mutiloa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-02-20 Mutiloa Lagun-artekoa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Badakizue aurten intsumisioak hogei urte bete dituela. Zuek biok egin zenuten zerbitzu militarra, eta ondo pasatu omen zenuten. Defentsa Ministeriotik etorri zaizkizue gaur, zerbitzu militarraren aldeko publizitatea egingo ote duzuen eskatzera. Eta doinua ere eman egingo dizuet: "Tarrapatatan".

Deskribapena

Doinua
Begira nago jarria beraz
Neurria / Estrofaren izena
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-02-20 Mutiloa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Egaña:
Tarrapatatan diana hotsa
turuta baten gerizan
eta gu hantxe goizeko seiak
noiz iritsiko peskizan.
Gosaria zen otordu ederra
iristea komeni zan
jan nuen errege gisan. (bis)
Holako une zoriontsurik
ez det pasatu bizitzan!
Ez zegon gauza xamurra baina
ni gizon han egin nintzan. (bis)


A.M.Peñagarikano:
Ejerzitoa exkaxen dago
eta behar da hornitu
orain mezu bat eman nahi degu
eta danok konprenitu:
arren gaztea duda-mudetan
ez zaitezela gelditu!
Soldauskak zenbat meritu! (bis)
Ta badakizu eskasak ere
gizonak egiten ditu.
Benga gaztea anima zaite
zeure España serbitu! (bis)

A.Egaña:
Soldaduzka zan zoragarria
egia garbi esanda
a ze zirrara sargentu batek
"¡Firmes!" eta "¡Ar!" esanda.
Horrexegatik egin behar det
soldaduzkan propaganda.
Tiroan dinbi ta danba! (bis)
Gero barruan nolako poza
banderai muxu emanda!
Soldauzka hori kendu zuten ta
dena pikutara joan da! (bis)

A.M.Peñagarikano:
Lehenago zerbait gehiago ginen
soldadutza zela bide.
Han eta hemen egingo dira
hemen guztiak erkide.
Jantzi uniforme eta txapela
lortu zenbait eskubide
gauzak horrela baitire. (bis)
Andaluziko ta euskaldunak
hemen denak adiskide.
Gaur nazioak lema bakarra:
España grande ta libre. (bis)

A.Egaña:
Bizitza zer den ikastekotan
gazte soldadu joan hai
nere bizitzan gozatu nuna
zuek'e gozatzea nahi.
Egun osoa zorion huts da
aste egun edota jai
izerdi gozoetan blai. (bis)
Hiztegiai're soldaduzka horrek
bentaja egin zion ai:
nik puteatzen han ikasi nun
eskakeatzen ere bai. (bis)

A.M.Peñagarikano
Ni're soldauska joan nintzaden
beste guztien antzera
ta oso pozik joaten nintzan
maniobrak egitera
egun batean Granadara ta
hurrena Bilbo aldera
zertako egin galdera? (bis)
Aizu gaztea! Horren pasota
ta inutila ez bazera
ez dezazula denborik galdu
ta zatoz gu serbitzera! (bis)

A.Egaña:
Ni gizen-gizen joan nintzen hara
elur bola bat bezela
maniobratan kurtitu eta
egin ninduten gazela.
Hau soldaduzkan gerta liteke
serbizioan bestela.
Gazte ez izan txepela
apuntatu zaitez bela!
Kontuan hartuz gazte artean
bertsozale asko dela
nei soldaduzkan jarri zidaten
lehendabiziko txapela. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra