Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-04-05 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-04-05 Zegama Jaialdia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolariak / Egileak
Mendiluze, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Politikak asko markatzen ditu jendearen harremanak, eta Euskal Herrian igual berezia izango da egoera hori. Eta harreman horiek, elkar ikusi ezinak, herri txikietan oso nabarmenak izaten dira. Benetan merezi du politika lehen mailan eta harremanak bigarren mailan jartzea?

Deskribapena

Doinua
Gaztalondo handian
Neurria / Estrofaren izena
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-04-05 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Neurria:  Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Politikak odola
jartzen du borborka
eta gero atzetik
dakarren soka!
Ustez arrazoi izan
ta goitik igota
besteak ba al zuen
ez zaigu inporta.
Ideien borroka
ideien porrota
zertan elkar joka
jardun ez dago-ta
alde ez dagoena
ez dago kontra. (bis)

Norbere buruari
zenbat amodio!
Besterentzat ez degu
beti desio.
Iritzien kontura
hamaika sesio!
Geurea bilakatzen
zaigu obsesio.
Broman nahiz serio
hizketa medio
saiatu. Dedio!
Edo ez du balio?
Baten hitzai besteak
hitza zor dio. (bis)

Herritarrekin xextra
nik ez det atsegin
bestela konpontzeko
zenbat ahalegin!
Ahal badegu beltz zena
jar dezagun urdin
eta saiatu noizbait
zuri izan dedin.
Denei hainbeste min
zergatik eragin?
Berdin nahiz desberdin
saia gaitezen fin
borroka egin ordez
herri bat egin. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra