Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-06-12 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Ekhi Erremundegi, Unai Gaztelumendi Arandia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-06-12 Mutriku Sariketa
Gai-emailea
Etxaburu, Ana
Bertsolariak / Egileak
Erremundegi, Ekhi
Gaztelumendi Arandia, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mutrikuko gazte asanbladako kideak zarete. Oinarrizko funtzionamenduan ez zarete ados jartzen. Erabakiak modu indibidualean hartzearen aldekoa da Ekhi. Unaik, aldiz, taldearen erabakia jartzen du norbanakoaren gainetik.

Deskribapena

Doinua
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-06-12 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Ekhi Erremundegi, Unai Gaztelumendi Arandia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E.Erremundegi:
Gazte Asanbladan aspaldi dugu
gure asteroko jarduna
ta hola lortu dugu orain arte
gu denek lortu duguna.
Denek batera erabakitzea
hori da zuk nahi duzuna
baina bakoitzak nahi duen gisan
ez al da hori askatasuna?

U. Gaztelumendi:
Hitz potolotan hasi zera ta
sartzen didazu ikara
zure aldetik ibiltzen zera
beti irri ta algara.
Erabakia denon artean
hemen adostu behar da
Gazte Asanbladai zerbaitegatik
deitzen zaio asanblada.

E.Erremundegi:
Asanblada bat behar dugu bai
nik ere uste dut horrela
gaztetxe baten norbanakoak
bere hitza baduela.
Denak batera denak batera
a ze kontzeptu itzela!
Baina azkenean beti egiten da
zuk nahi duzun bezela.

U. Gaztelumendi:
Zuk diozunez nere modura
egiten da dena hemen
azaldu nahi det nola guztia
adostu egin behar den.
Euskal Herrian adibidea
har dezakegu nabarmen:
dena banaka egin nahi degu
ta begira nola gauden.

E.Erremundegi:
Asanblada bat demokrazia
nahi duzula zuk omen
bakoitzak bere hitza emanez
erabakiak hartuz hemen.
Euskal Herria adibidea
bai Unai ona bederen
baina begira demokrazia
Unai hemen nolakoa den.

U. Gaztelumendi:
Demokrazia azkenaldian
daukagu guri itxia
España aldean halako zerbait
digute erakutsia.
Ba guk adostu egin behar degu
batera herri guzia
ta erakutsiko diegu zer den
egizko demokrazia.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra