Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-04-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Haritz Etxeberria "Ministro"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-04-23 Azpeitia Jaialdia
Gai-emailea
Zinkunegi, Nekane
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Etxeberria, Haritz "Ministro"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Andoni, gehiegi busti gabe eta poesia eginez, entzuleak liluratzen dakien bertsolari bat izango zara. Ministro, berriz, astakeriak esanda eta edozeini buruz hitz eginda, entzuleak lehertzen dituena. Defendatu ezazue bakoitzak bere jarrera.

Deskribapena

Doinua
Zuk badakizu gure txikia
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-04-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Haritz Etxeberria "Ministro"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:

Gazte garaian mingain zorrotza
edozeinentzat amu zen
gero heldu ta neu hasi nintzan
idei ta hitzak mamitzen
konsignarikan sekula ere
ez zait barruan mamutzen
eta hartara urteak joanda
sekula ez naiz damutzen.


Ministro:

Ta ni naukazu poesiakin
orain bastante erreta
azken finean hoi deu gauz huts bat
hitz politekin beteta
berotasunez igurtzi lehelehen
salda goxoaz fereka
ta hoi zer degu ba? Azken finean
oilaskoa labin erreta.


A. Egaña:

Edozer gauza botatzen dezu
hau, hori eta halako
eskua sarri-sarri mugituz
hitza kamutsa delako
zirkoan alde zaude zu baina
bi ejenplu eman beharko:
zirkoei esker mantendu ziren
erromatarrak ta Franco.


Ministro:

Zure bertsoa ene Andoni
beti da horren polita
jende guztia liluratuaz
tablau batean jarrita
baina hemen garbi esan behar da
ein behar bada politika
pentsatzen dena garbi esan zazu
txorakeriak utzita!


A. Egaña:

Mingain zorrotza ez duna bada
ahoberoa hainbeste
nahiz esan argi zuzenak badun
gugan horrenbeste ospe
poderedunek poetak maite
gaituztenikan ez uste
maiz pailazoak askoz errexo
asimilatzen dituzte.


Ministro:

Arrazoi dezu berriro ere
ze pailazada itzela!
Zuri ere asko gustatzen zaizu
orduan zirkoan epela.
Elur malutak beheraka datoz
buruan kotoia bezela
eta horrekin esan nahi degu
ba ia kalbo gaudela.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra