Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-04-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-04-23 Azpeitia Jaialdia
Gai-emailea
Zinkunegi, Nekane
Bertsolariak / Egileak
Uranga, Jokin
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur, hainbat aldiz aipatu dugun bezala, bihar izango dugu eskualdeko ekimen garrantzitsu hau, Pausoz Pauso Azkoititik Zarautza, bi urtez behin egiten duguna, euskal preso politikoei elkartasuna adierazi eta etxean nahi ditugula eskatzeko. Baina urteotako bilakaera kontuan izanda, sakabanaketa, isolamendua, Parot doktrinaren aplikazioa, eta senideek nahiz lagunek jasan behar izan dituzten miaketak, badirudi aurrera egin beharrean atzerapausoak ematen ari garela.

Deskribapena

Doinua
Lurraren pean sar nindaiteke
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-04-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Uranga

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Beti aurrera beti aurrera
aurrera egin behar dela
baina aspaldian gure artean
giroa hain da goibela.
Euskal Herrian jaiotzen danak
Espainian ez bezela
institutotik atera orduko
zai izaten du kartzela
ta nere ustez okerrena da
ohitu egin garela. (bis)

Gaurko borroka alperrik dugu
erdibidean uztea
lehengoa askoz hobea ez zela
hori da nire ustea
baina gizarte hau ez da nonbait
lehengoa bezain askea
berriz fededun bihurtzen ari
al da euskaldun gaztea?
Masaileko bat hartu orduko
jartzen diogu bestea. (bis)

Buelta ta buelta ari da hemen
errepresio gurpila
maite ditugu gure presoak
hainbeste ez Guardia Zibila.
Biderik bide pausorik pauso
askatasunaren bila
Azkoitin hasi ta Zarautzera
egingo den pauso pila
amnistiaren alde egiten den
urrats bat izan dadila! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra