Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-06-24 Andoain Jaialdia
Gai-emailea
Sasieta, Naroa
Bertsolariak / Egileak
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ama-alabak zarete. Iñaki alabak askotan eskatu diozu Aitor amari aita sala dezala. Gaur ere, etxera sartu eta ama ikusita ezin beste ezer esan.

Deskribapena

Doinua
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Apalategi:

Etxera heldu ta panorama
antzekoa degu usu
ta ubelduak lepotik gora
doazkizu pausuz pausu
ertzainengana joan ama ta
denuntzi bat jarri zazu
edo bestela ubeldu batek
salatu behar zaitu zu.


A. Mendiluze:

Ubeldu batek salatuko nau
sekretuak erakutsi
bainan halere ezin salatu
nahiz ez izan duda gutxi
urte politak ere izan dira
ta hoiei nahi diet eutsi
bizitza erdi bat ezin daiteke
atzera hain errez utzi.


I. Apalategi:

Bizi erdian hasera hortan
dena zijoan xuabe
baina gaur egun ez da gelditzen
lehen horrenbeste umore.
Nahiz ta kolpea jasaten dezun
zaratarik egin gabe
egunez ezer ez esatera
beharturikan ez zaude.


A. Mendiluze:

Ez egia da isiltasuna
neure kabuz nuen hauta
nahiz eta jakin eguneroko
zigorra ez dela mauka
bere ezina deskargatzen du
bere andrearen aurka
ondorioa jasotzen det nik
arazoa berak dauka.


I. Apalategi:

Lehenengo aldiz aipatu zizun
ez zuela egin nahita
baina geroztik ia gauero
antzeratsu dabil aita
ta zuk ertzainei esan ezean
nik beharko diet aipa
golpeak batek jasoagatik
mina gu biona baita.


A. Mendiluze:

Beraz zedorrek ere sufritzen
dezu nerekin batera
ta nahi zenduke hain egoera
tamalgarritik atera.
Aitaren esku utzi dezagun
ta aldatuko ote da?
Goazen gu biok aitari azken
aukera bat ematera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra