Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-09-15 Lezo Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Soto, Julio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aurtengo udan moda berri sortu da Balear Uharteetan, balkoninga edo hoteleko balkoitik igerilekura zuzenean salto egitea. Moda horrek tentatuta, zuek balkoninga egitea erabaki duzue. Lehenengo batek egingo du salto eta besteak grabatu; eta gero alderantziz. Ez dakizue, ordea, zein ordenatan egin.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto:

Begiratu azpian
bi ama lau nini
beldurtzea baina ez zaigu
oraindik komeni
ireki balkoia ta
ertzean ipini
kamarakin hobeto
moldatuko naiz ni. (bis)


S. Lizaso:

Hobe zu zeu jartzea
balkoian gertuko
nik aurrena joateai
egin behar uko
bestela zu ez zaitu
lurrak ondo hartuko
ni saltatuta ez da
urik geldituko. (bis)

J. Soto: Nahiz ez esan nik ere
uste nun horrela
belarra utziko du
urez mela-mela
bideoa izango da
kristona itzela
bertsoa bota ezkero
airean zaudela. (bis)

S. Lizaso: Belarriak prest dauzkat
ondo zabaltzeko
ta balio bezate
frenuan antzeko.
Utzi telefonoa
kamara hartzeko
azkarregi joango naiz
ondo grabatzeko. (bis)


J. Soto:

Lizasok hala egin dit
leheno berriketa
jende aurretik baitauka
zeoze gordeta
“Julio nahigo nuke
kauen la puñeta
urez beharrean balego
txanpainez beteta!". (bis)


S. Lizaso:

Urak sortu daitezke
hainbeste oztopo
ta salto egitea
utzi nahi geroko
txanpainakin ein banu
nik piszinan topo
ez nuen saltatuko
ez nintzen igoko. (bis)


J. Soto:

Ez zinela botako
ados naiz horretan
baina txanpainarena
esan dut brometan.
Bota zaite agudo
ona da benetan
eta hartuko zaitut
bueltan besoetan. (bis)


S. Lizaso:

Nik broman esan dizut
ez nedukan planik
beraz horruntz saltatzen
zertan hartu lanik?
Zu balkoian eskinan
dudatan oraindik
ausartzen ez bazera
bultzako dizut nik. (bis)


J. Soto:

Ez zeorri bota zaite
akabo bestela
gogoratu zait baina
berriz’e eskela
piszinan hil ezkero
beste asko bezela
esango dugu gizon
zintzoa zinela. (bis)


S. Lizaso:

Gauzak aldatzerikan
ez nuke merezi
santua izateko
ez ninduten hezi
formala izan nintzela
esaten ez hasi
golfoan famarekin
nahiago det bizi. (bis)


J. Soto:

Erabaki behar da
kaguen la ospera
den gure hasiera
edo akabera!
Ez bata ta ez beste
etorri aurrera
heldu eskutik eta
goazen batera. (bis)


S. Lizaso:

Utzi eskuak eta
utzi nei pakean!
Hementxe ari ginen
biok jo ta kean
nor saltatu aurrena
eztabai betean
moxkorra pasa zaigu
bien bitartean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra