Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-06-05 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Ander Lizarralde Lizarralde

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-06-05 Mutriku Sariketa
Bertsolariak / Egileak
Labaka Mayoz, Ane
Lizarralde Lizarralde, Ander
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ane, arrandegira sartu zara, eta bertako andreak buelta eman bezain laster, Anderrek aterki barrura sartu du arrain bat.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-06-05 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Ander Lizarralde Lizarralde

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Labaka:

Harrituta nengoen
albotik begira
ta nere ondoko hau
gustora ari da
oraintxe legatz hori
sartu aterkira
Ander bisigu on bat
har zazu sikira! (bis)


A. Lizarralde:

Baina aterkian ez zait
gehiago kabitzen
ta zail da urrutitik
honaino hurbiltzen.
Gazte garaian ia
itsu egon nintzen
ta antxua ta legatzik
ez dut desberdintzen. (bis)


A. Labaka:

Askotan egin ote
dezu zuk berdina?
Ez baitezu eraman
pagatu adina.
Ez dezula bereizten
hoien imajina
orduan zu zaitugu
bisigu haundina. (bis)


A. Lizarralde:

Bisiguak sarritan
harrapatzen ditut
parranda girun behintzat
joaten dira batzuk.
Mingaina’re txuluan
izan ezkero zuk
burua ta hezurrak
emango dizkizut. (bis)


A. Labaka:

Nik ez nuke egin nahi
gauza hoien jabe.
Plan bat badaukat eta
ez nabil hain grabe:
saltzaileari dena
kontatu bazpa’re
horrela ni joango naiz
bat’e pagau gabe. (bis)


A. Lizarralde:

Zu’re nere moduan
oso lista zera
ta iristen bagera
akordu batera
nik gonbituko dizut
arraian platera
probatzera etorri
pare bat astera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra