Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-06-05 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Odei Barroso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Plazatik Gaztetxera (9. 2010)
Saioa
2010-06-05 Mutriku Sariketa
Bertsolariak / Egileak
Barroso, Odei
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Urtebete daramazue lanean Saharara bidaia solidario bat egiteko. Gaur, zure lagunik onena bertako dirua lapurtzen harrapatu duzu.

Deskribapena

Doinua
Kantuz sortu naiz eta II
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-06-05 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Odei Barroso

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lagunak nola duen
sosa lapurtua
ta ni neure penetan
hor nago urtua
kolpetik aldatu da
gu bion kontua
alperrik da aitzaki
lausozko kantua.
Zure etxe ondoan
BBK bankua
hara hurbildu zaite
ongi prestatua
munduan badago-ta
nori lapurtua!

Nahiz eta zaren ama
on baten alaba
nere etxean ez zazu
berriz jo aldaba.
Lehen egiten genuen
irri ta algara
baina hainbesteraino
aldatu al gara?
Zu lagun izatea
baita nere traba
miseriaz beterik
daukagu Sahara
ta zure mixeria
handiagoa da.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra