Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-11-26 Askartza Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Mujika, Ander Solozabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertxoko Sariketa (4. 2010)
Saioa
2010-11-26 Askartza Sariketa
Gai-emailea
Agirre, Manex
Bertsolariak / Egileak
Mujika, Ainhoa
Solozabal, Ander
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuen bion alabak futbolean jokatzen du talde batean. Taldeko neska bakarra da. Txapelketa bat jokatzen hasi behar du taldeak, baina antolatzaileek esan dizuete ezingo dutela finala jokatu, taldean neska bat dagoelako. Zer egin erabakitzen ari zarete.

Deskribapena

Doinua
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-11-26 Askartza Sariketa [Bertsoa] / Ainhoa Mujika, Ander Solozabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mujika:

Bi guraso ta alaba txiki
bat dugu ta da bakarra
ez dut jasan nahi arratsaldero
etxean bere negarra.
Sartu taldean ta finalean
dauka azaldu beharra
ezkutatuaz ez da erakusten
emakumeen indarra.


A. Solozabal:

Azaroaren hogeita bosta
da politikan zutabe
guztiek uste dute emakumeen
egoera dela grabe
baina orain zer egin behar den
Ainhoa nahi nuke galde
gola sartu nahi digutelako
baina defentsarik gabe.


A. Mujika:

Zergatik ezin dira aritu
elkarrekin buruz buru?
Arauak jarriz inposaketa
ez al daukate helburu?
Joan ezean bide txarrean
sartuko gara seguru
ume mokoen jolasa ere
joko bihurtzen badugu.


A. Solozabal:

Beraiek haien sermoia bota
ta guk esaten dugu “Amen!”
gero genero bereizketarik
gizarte honetan ez omen...
Baina zaila da hau aldatzea
egun batean nabarmen
partida hontan ez dakit aizu
jokoz kanpo ez al gauden.


A. Mujika:

Nik ere uste dut jokoz kanpo ta
erdi koloka gaudela
erabakiak hartu ta bazter
utziaz beti bezela
baina mundua gu gara eta
hau aldatu leike bela.
Kasu honetan taldeko haurrek
erabaki dezatela.


A. Solozabal:

Hortxe dabiltza bi talde eta
hamaika ume buruz buru
erabakior izan daitezke
azkenengo hainbat segundu.
Ez jokatzea nire iritzia
horretaz nago seguru
hiru puntu ez lortu arren guk
partida irabazi dugu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra