Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2000-07-12 Getxo Jaialdia
Gai-jartzailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zintzo esaiguzu hiru mutil horiek, hiru gazteak, ikustean zer pentsatzen duzun.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gazteria omen degu
ilusioen arrago,
gaur egun hemen bagaude
heldu gintezke harago;
nahiz etorkizuna izan
apurka eta zailago,
ni hiru hoiek ikusiz
oso itxaropen nago;
hiruetan inor ez da
ez tonto eta ez babo,
baina zurikeritatik
egira nahi det igaro;
ondo begiratu eta
hitz bat bakarra: akabo;
Euskal Herrian geroa
esku ederretan dago!

Euskal Herria noizbaiten
jausi zitzaigun desditxan,
gauza onikan ba al da
gazteriaren kositxan?
Ni hiru hauei begira
lelotuta egon nintzan,
ederki nekien hauek
nun eta nola zebiltzan:
bat zortzi urte soilekin
marihuanaren peskisan;
bestea txinaturikan *
harresiaren gerizan...
Nahiz oraindik pardilloak
izan hor bertsolaritzan,
etorkizuna ez da beltz
nahiz beltzan itxura izan.

Gazte hauek ikusiaz
emozionatzen naiz seko,
hain ditut hurbilekoak
ta hain ditut bihotzeko;
sentimentua pizten zait
begirada bakoitzeko;
eskatu behar lanari
beti gogotsu heltzeko.
Xebastian zahartua dago
bere adina tarteko;
ni ere ia ez-gauza,
konpromisoen kateko;
Peña eskakeatzen da
mesede edo kalteko...
zuek behar zaituztegu
txapelketara joateko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra