Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Nahikari Gabilondo

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Lizardi Saria (24. 2000. Zarautz)
Saioa
2000-09-01 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Laskibar, Arantxa
Bertsolariak / Egileak
Eizagirre, Estitxu
Gabilondo, Nahikari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Azkenaldian asko entzun dugu Kursk urpeko ontzi horren berri. Hil diren soldadu horien hiletetan zaudete. Zu, Estitxu, Putin zara eta zu Nahikari hildako baten alarguna.

Deskribapena

Doinua
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Nahikari Gabilondo

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Eizagirre:
Badakit une hau zuentzako
dela gogor eta gordin,
oporretatik etorria naiz
ahal bezain azkar ta fin;
tori zazpina milioi zuentzat,
sentimentu hori arin;
errusiagatik hil zen bera ta
gutxio ezin nun egin. (bis)

Gabilondo:
Baina lehenago ez dezu azaldu
behar horrenbeste neke,
zeure herriai bizkar emanez
ez al dezu saldu merke?
Geure bururik zurikeriez
arren ez zazula bete,
zeure semea bertan balego
mugituko zinateke! (bis)

E. Eizagirre:
Zure senarran ikus dezaket
nire semean islada,
baina estrategi kontu hauetan
gorde behar da patxada;
gure soldau ta zure senarraz
harrotu gaitezen, hara:
Kurs-en numero sartu zen eta
heroe bihurtua da. (bis)

Gabilondo:
Hitz jariorik zertan gastatu,
zertan hainbeste zarata?
Nere bistatik aldegin zazu
txorakeriak lagata!
Ustez guztia jarri diguzu
polita bezain aparta,
ezertarako ez dit balio
heroe hilak dira-ta. (bis)

E. Eizagirre:
Zer nahi dezu ba gure herriak
bere iraultza galtzea?
Heroe batentzat hoberena da
utzi zunari heltzea;
ekarri zazu zure umea,
utzi dezala etxea;
hark nahiko luke bere semeak
bide bera jarraitzea. (bis)

Gabilondo:
Herriarentzat izan bazenu
zeuretzat hainbeste kemen,
pena-malkoak pozezkoen truk
irtengo lirake hemen;
etorkizuna zeure eskutan
utzi genuen nabarmen
ta itxaropena ito zitzaizun
hangoak ito baino lehen. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra