Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-03-31 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2000-03-31 Bilbo Lagun-artekoa
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gai librean
Gaiari oharrak
Lekuari eta dekoratuari buruz jardun zuten hasieran bi bertsolariek. Gero ikasleak
zirikatu zituzten eta ondoren doinua aldatu eta Kuban izan berri zen guraso taldeari heldu zitzaion
txanda.

Deskribapena

Doinua
Basatxoritxu mokoluzia
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-03-31 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga:
Hasitakoan gazte jentea
ekarri dugu bertara,
baina ezin da hasi ezkero
guraso taldea laga.
Bi milagarren urte honetan
zerbait aldatu da, hara:
seme-alabak etxean utzi
ta gurasoak Kubara.
I. Elortza:
Hemen guraso batzuek nola
dabiltzan jakin dugu lehen,
aurtengo urtean Kuba aldera
bidai bat eginak omen.
Nola jentea oso saltsero
ta kantaria den hemen,
egin bezate erakuspen bat
saltsa nola dantzatzen den.
Iturriaga:
Ez dute euki bape lotsarik
Kariberaino joateko,
seme-alabak barriz etxean
ez dira egon hain txarto;
eurek bakarrik ta zaintza barik
ibili dira ederto;
aitak ta amek edo semeek
nok pasa ote du hobeto?
I. Elortza:
Orain Unaiek esan duena
izan da oso sakona,
askok ez zuten nahi gurasoak
itzuli zitezen ona;
nik apustu bat egin behar dut,
eta noski ez da broma:
gurasoek han baino gehiago
edan dutela hemen rona.
Iturriaga:
Ta gurasoak hor joan dira
bidaia oso tipikoan,
Karibe aldean aurkitu dira,
ez dira egon Tropikoan;
Che Guevararen kamisetekin
saltsa klubetan jitoan,
baina ez dituzte antza onartu
Fidelen ejertzitoan.
I. Elortza:
Ejertzitoan sartu nahi eta
ezina ez da epela,
baina entzun dut duela aste
bete-edo egon zirela;
begiratuta ikusten diet
kolore zuri-zimela,
ia seguru esan liteke
gauez ibili direla.
Iturriaga:
Baina ez da txarra hango haizea
edota hango giroa,
seme-alabek berriz etxean
a ze nolako lioa!
Hauek Fidelen bila joan dira
ta oker irten tiroa;
gurasoek gerra egiten zuten,
semeek amodioa.
I. Elortza:
"Gurasoek gerra eta semeek
amodioa" esan du ozen,
baina ez dakit Iturriaga
ote zabiltzan hain zuzen;
guraso hoiek begiratuta
errez da imajinatzen,
marakak esku artean, kanta
tradizionalak kantatzen.
Iturriaga:
Baten Santiago gero Habana,
ez da hain txarra aukera;
gero kalean manifaren bat
"Elian etxera, etxera!" * .
Itzuli dira ondo pasata,
aprobetxatuta aukera;
hurrengo baten joan beharko dira
seme-alabekin batera.
I. Elortza:
Berriro ere kantatu behar
gurasoei atakean;
"seme-alabak hartuta denak
joan" kantatu bat-batean,
baina uste dot hobe daudela
konponduta euren artean,
bake apur bat beharko dute
urtean astebetean!
Iturriaga:
Ze oroitzapen ene Kubako
rona ta giro epela!
Batzuk Karibe aldean zeuden
marmota batzuk bezela;
seme-alabak berriz klasean,
lozorroan zen tropela...
irakasleek jasan dituzte
baina izorra daitezela!
I. Elortza:
Irakasleek sufritu behar
seme-alaben trantzea,
guraso batzuk albora utzi
zutelako euren etxea;
seguru bati ta gehiagori
pasa zaio pentsatzea:
seme-alabak abandonatu
eta hantxe geratzea.**

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra