Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-04-15 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Nagore Soroa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Prudentzio Deuna Saria (11. 2000. Gasteiz)
Saioa
2000-04-15 Gasteiz Sariketa
Gai-emailea
Izagirre, Iñigo
Bertsolariak / Egileak
Soroa, Nagore
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Banatuta dagoen guraso bat zara. Gaur zure haurrak aitaz galdetu dizu.

Deskribapena

Doinua
Egun lanerat abiatu zait
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-04-15 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Nagore Soroa

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zuretzat nahi nun beste haur guztiek
daukaten etxe gozoa,
baina tamalez hartua nuen
erabaki ezerosoa;
ulertu zazu, modu hontara
bihurtuko da usoa
etxe honetan bizi ezkero
guretzat zena otsoa.

Nahiz eta zure aita ta ama
ez diren bizi batera,
nahiz ta biekin ez zeran bizi
zure lagunen antzera,
sinets zaidazu, gure artean
oso maitatua zera,
eta nahi dezun guztitan joan
zure aitatxo ikustera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra