Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-01-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun", Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertso Eguna (32. 2000. Donostia)
Saioa
2000-01-29 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Hirigoien, Arantxa
Bertsolariak / Egileak
Sein, Manuel "Xanpun"
Silveira, Xabier
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Xanpun irakasle zaharra zara. Urte osoan saiatu zara zure ikasle bihurriena den Xabier gobernatzen. Ez duzu lortu, baina zer diren gauzak; gaur da zure azken lan eguna, erretreta hartzen duzu, jubilatzera zoaz eta ikasle bakarra etorri zaizu agurtzera: Xabier.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-01-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun", Xabier Silveira

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xanpun:
Nere bihotza gaur une estu
horrek harturik dabilka;
haur zelarik nere ikasgaitzat
gaur ezin dut nik esplika;
hau ez nakien ba nere gisa
jo edo bai madarika,
goxoki bainon hobeki baitzen
hartzea hau ukaldika.

Silveira:
Ez dut gogoan egun bat egin
ez zidana errietan;
ez dut gogoan egun bat ni ez
nenbilena berriketan;
gaur irribarrez agurtu nahi dut,
malkoekin begietan,
nik maitasuna ulertzen baitut
bere era guztietan.

Xanpun:
Bai batek edo bertzeak berdin
daukagu gure itzala,
bazindakien erakusleak
gu hor gaizki gabiltzala;
bainan nik erran solas horiek
bazuten bere ahala;
etorri zira egun gizonki,
ikasi duzun bezala.

Silveira:
Zuk erakutsi zenidana bai
daukat gogoan hartua;
gaizto xamarra izatea da
nik daukadan pekatua;
bazoazenaren pena badaukat,
hori ezin ukatua,
gaurtik aurrera ez dudalako
ziria nori sartua.

Xanpun:
Ikasle gisa nik ere badut
izana nere axola
ta badakizu lana egitea
ez dela errexa hola;
bainan hala ere hunkitzen nauzu,
jakin behar duzu nola,
zeren ta egun zuk eman nauzu
nik behar nuen eskola.

Silveira:
Eskerrak bihotzez maixu ta lagun
zure loreengatikan,
bertze gauza bat ikasia dut
zure azken hitzetikan;
lana ez dela samurra diozu,
hori ez nekin lehendikan,
baina orain bai ez dut sekula
lan egiteko planikan!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra