Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-12-22 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2000-12-22 Elgoibar Jaialdia
Gai-jartzailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Amaia Tamara. Bera izatez santurtziarra; eta bere lanagatik lotsagarri uzten ari da euskaldun guztiak. Maia Santurtziko alkateak deitu dio nahikoa dela esanez.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-12-22 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Maia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia:
Nahi dezuna egizu
kantatu ondoren,
ridikuloa ere
egizu nabarmen;
dirua irabazi
ta kantatu hemen,
baina ez zazu esan
zu nungoa zaren! (bis)

A. Agirre:
Euskaldun petoa naiz
jaiotzez tamalez
ta zure ustez nabil
aspadi aldrebes;
gure arten zer dagon
esan leike errez:
Tamara ondo dabil
zure ganbara ez. (bis)

Maia:
"Tamara ondo dabil"
hau entzun beharra!
Ez zera ez artista
zeu zera makarra;
España eta gure
artean ze marra...
hemen ez zera inor
eta han izarra! (bis)

A. Agirre:
Espainiar bihurtu
nintzen sos batzun truk,
baina ez naiz kantari
ez eskas, ez arrunt;
inbidia didate
maiz euskaldun batzuk;
zuek Espainin adina
desafinatzen dut. (bis)

Maia:
Horretan ona zera
zu desafinatzen,
puzkerran pare ere
ez dezu kantatzen!
Ez naiz harritzen, inoiz
bazaitut topatzen
kale kantoi batean
dirua eskatzen. (bis)

A. Agirre:
Nire eztarriai kendu
genion herdoia,
ezin onartuz zabiltz
nik dedan sasoia;
entzuleak eman dit
noiznahi arrazoia,
nahi'zunen egingo det
Santurtzin pregoia. (bis)

Maia:
Baina ez zaite porta
berriro arlote,
zure metafora ere
klinexen bat ote?
Orain izarra zera
bihar monigote,
horri "usar y tirar"
esaten diote. (bis)

A. Agirre:
Horri "usar y tirar"
esaten diote..
ni ez baina zu zatoz
gaurkoan arlote;
hontan segitzeko nik
mila borondate,
Santurtziko pub-etan
ni entzuten naute. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra