Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Eñaut Agirre, Estitxu Eizagirre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Osinalde Saria (29. 2000. Gabiria)
Saioa
2000-04-15 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Murua, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Eñaut
Eizagirre, Estitxu
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Estitxu, Gabonetan zure kanpin-denda utzi zenion Eñauti eta orain, Aste Santurako behar duzula eta eskatuta itzuli dizunean, konturatu zara ez dagoela erabiltzeko moduan.

Deskribapena

Doinua
Orain hasi bihagu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Eñaut Agirre, Estitxu Eizagirre

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Eizagirre:
Kanpina nola dagon
ez al da ezagun?
Gaurtik aurrera Eñaut
nik ez zaitut lagun;
kanpinakin zer kristo
ote zinen jardun...
barrikadan erdian
akanpau al zendun?

E. Agirre:
Lagunakin gustora
akanpau Ernion
ta hara gure lagunak
hasarre zer dion!
Lehenago erreparatu
biharko zenion
zeini ta zertarako
utzi behar zaion.

E. Eizagirre:
Lehendik ezagutzen det
Ernio mendia,
hara juateko sarri
daukat egarria;
han zer ibili zinan
dizut igarria:
barillekin egin zun
gurutze berria.

E. Agirre:
Ernio alde hortan
joera epela,
badakizu mutiko
formala naizela;
ta esan zenidanez
fiatzen zinela,
ibili det neria
balitza bezela.

E. Eizagirre:
Besteren kanpinakin
egiten du plana,
dana txikitutzeko
daukazu afana.
Zuria balitz bezela
didazu esana,
neri ekarri beste bat
zuria ez dana.

E. Agirre:
Aizu nere esanak
kontuan har itzazu,
nik behintzat zuriari
ez diot eingo kasu;
oso neska formala
ta ona zera zu,
hurrungo urterako
konpondu ezazu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra