Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-01-09 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2000-01-09 Zarautz Jaialdia
Gai-jartzailea
Etxeberria Garro, Martin
Etxeberria Garro, Xabier
Bertsolariak / Egileak
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Sarasua, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hi, Jon, San Martin Txiki haiz, guretzako beharrezkoak ziren hainbat gauza Basajaunari-eta lapurtzen zizkiena. Orain, San Martin Txikik jakin du, Basajaunak-eta badutela edari gustagarri bat, sagardoa izenekoa, eta Mantxi basajaunarengana jo du edari horren berri jakitera, ona bada, ekartzeko, noski.

Deskribapena

Doinua
Bertsuak jarri dizkat
Neurria / Estrofaren izena
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-01-09 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Jon Sarasua

Neurria:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Sarasua:
Lehenbizi arratsaldeon
gure Basajauna;
edari bat badala
heldu zait jarduna,
txanpainan antzekua
baina euskalduna. (bis)

Mantxi:
Euskaldunak denean
portatzen gera fin;
sagardoa zer degun
behar dezu jakin:
primeran sartzen dena
txuleta batekin. (bis)

J. Sarasua:
Dexente gustatu zait
zure arrazoia,
baina nun du indarra,
nun dauka sasoia?
Afrodisiakoa da
edota pozoia? (bis)

Mantxi:
Galdera egin dezu
ta nahi det erantzun,
bietatik zer degun
jakin zazu lagun:
hori da segun ta zeinek
tragoa ematen dun. (bis)

J. Sarasua:
Baina ez dakit hori
aski den laguna;
nahi nuke edari bat
egizko euskalduna,
botilan sartu ezkero
balio ez duna. (bis)

Mantxi:
Sartzekoa aipatu
nahi nuke antzeko,
ziria sartu behar da
kupelan letxeko,
gogoa ematen baitu
ziria sartzeko. (bis)

J. Sarasua:
Nahi nuke edari bat
goxoa ta fina,
bertsotarako duna
kriston eragina!
Ideiak kendu gabe
rimak dakarzkina. (bis)

Mantxi:
Zer esan behar diot
segapoto honi?
Horrela jarraitzerik
ez zaigu komeni,
zuk gehiegi nahi dezu
ta gutxi eskeini. (bis)

J. Sarasua:
Ezer gutxi al dago
edari hoietan?
Edariak nahi ditut
modu berrietan,
Txirritak sor daitezen
euskal herrietan. (bis)

Mantxi:
Txirritari badiot
hainbeste kariño,
baina zuzenketa bat
egin behar det, joño:
hura txuletak sortu zun
sagardoak baino. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra