Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-01-09 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2000-01-09 Zarautz Jaialdia
Gai-jartzailea
Etxeberria Garro, Martin
Etxeberria Garro, Xabier
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hi, Mantxi, ahoa-eta garbitzeko erabiltzen diren zotz horietako bat haiz, eta hi, Egaña, pospollua haiz. Elkarrekin maiteminduta zaudete, baina zuen artekoa ezinezkoa da.

Deskribapena

Doinua
Nere gogoa hegan dijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-01-09 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mantxi:
Beti elkarren ondoan gaude
gure zoriontasunean,
baina ezina suertatu zaigu
gu biori azkenean.
Pospollo zera ta ezin hasi
jolasten maitasunean,
agian erre egingo bainaiz
berotzen zaren unean.

Egaña:
Sarri askotan hurbiltzen zera
norbaiten ezpain ertzera,
zure atzetik abiatzen naiz
maiteminduen antzera;
nahiz arrimatu egiten naizen
kariñoan berotzera,
tarte txikia daukazu oso
berotzetik erretzera.

Mantxi:
Zu bezelako gauza ederrik
ba ote dago munduan?
Ni txotxa naiz ta beti egoten naiz
ezpainen baten onduan;
ta maitasuna sentiarazi
ohi dit morduan-morduan,
zuk piztutako zigarroren bat
jarri ezkero albuan.

Egaña:
Ezin dut segi beti begira
orain arteko planean,
zureganazko tentazioa
ernetu baitzait barnean;
ustegabean erreko zaitut,
erabaki azkenean;
betirako bat izango gera
biok errauts geranean.

Mantxi:
Enbor batetik sortuak gera
gu biok oso antzea,
ta maitasunak erakutsi du
nola dantzatu atzea.
Egurra gera ta hitz horrekin
sarri sortzen zait letxea...
ez nuan uste desiatzerik
inoiz egurra hartzea!

Egaña:
Lehen egunetan bere ondora
hurbiltzen nintzen beldurti,
orduz geroztik sentitu izan det
gertuan baina urruti.
Maitasun hori zertu dezagun
berak ezezkoa beti,
baina zer eska ote liteke
bururik ez duen bati?

Mantxi:
Bururik ez det, galdu egin nuen
zu aurrean ikustean,
ezintasuna gainditu beharra
pentsatu det ezustean;
zu Andoniren patrikan zaude
ni Mantxiren ahopean
ta ea topo egiten degun
bertso afari batean!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra