Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-11-05 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2000-11-05 Urepele Jaialdia
Gai-jartzailea
Aranalde, Joxe Mari
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Xabierri, bere alaba ttikiak, asmo haundi bat azaldu dio. Honela galdetu dio alabak bizkaieraz: "Aita, bertsolari izan gura dot".

Deskribapena

Doinua
Uso xuria errazu A
Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-11-05 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Oraino ttipi zerala
baduzu asmo zabala,
Jainkoak babes zaitzala!
Zure buruan berdinak dira
nahia eta ahala,
baina ez pentsa nahi duten denak
gero iristen dirala. (bis)

Ene Miretxu maitea,
zabalik duzu atea,
baina ohartu zaitea:
maiz aipatuko dizute apez
baten ume izatea,
ta zuk erantzun horixe zela
Jaunaren borondatea. (bis)

Adinez gora nauzula
ta zu neskato ahula
ez dut ahantziko sekula;
zinez diotsut hauxe dudala
ene desira mardula:
bizi nadila ikusi arte
aita gainditu duzula. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra