Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-04-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Izeta

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2000-04-01 Usurbil Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirresarobe, Iñaki "Tola"
Bertsolariak / Egileak
Izeta, Joxe Mari
Lana
Bakarka eskertzea
Jarritako gaia
Familiaren agurra.

Deskribapena

Doinua
Nere gorputza dardarka daukat
Neurria / Estrofaren izena
Neurri luzekoak

Edukiari buruz

Pertsonak
Izeta, Nikolas

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-04-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Izeta

Neurria:  Neurri luzekoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eskuak ezin mugitu eta
agurtu zintugunean,
zergaitiaren zenbat zergaiti
pilatu zen barrunean;
"heriotzea argi ote da
bizitzaren ilunean?"
galderak ez du atseden hartzen
erantzunik ez dunean,
baina ez gera bakarrik egon
gure ezintasunean;
behar izan dugunean
herri hau aldamenean,
bertso liburu, bertsoak kantu...
dena Nikon omenean,
eskerrik asko neurririk gabe
sendiaren izenean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra