Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-09-09 Alkiza Jaialdia
Gai-jartzailea
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aurtengo udan Bizkaiko herri batean, Bakion uste dut izan dala, liskarra, hondartzetan batzuek biluzik ibiltzen zirelako, eta alkateak uste det debekatu egin zuela. Hitz bitan esan da hauxe dezue gaia: Irazuri ondo deritzo bakoitzak nahi duen bezela ibiltzea hondartzetan; Sebastiani ez, ordea.

Deskribapena

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Larrugorritan ibiltzen diran
persona mordua daude,
ta ez daukazu zer esanikan
gaizki irudituta're!

S. Lizaso:
Barkatu baina erropa gabe
hondartzarikan ez dut nahi:
neu begiratzen ez naiz lotsatzen
neuri begiratzean bai.

Irazu:
Jainkoak hala egin ginduen,
besteik ez dezu usteko?
Zertako behar degu ba lotsa
gerana erakusteko?

S. Lizaso:
Erropa gabe jarri ezkero
galdu ohi degu dizdira:
gorputz guztia ikusteko ta
leku batera begira!

Irazu:
Gorputz dexentek izaten dute
zuk nahi zenukeen dizdira;
zerorri ere egoten zera
koxka batetik begira.

S. Lizaso:
Koxka batetik egoten naiz ni
ta ikusmina nagusi,
emozioa horretxek dauka:
guzia ezin ikusi!

Irazu:
Batzuk azaldu nahi badituzte
kanpoak eta barrenak,
bestiak kontra egoten dira
ta hoiek dira txarrenak!

S. Lizaso:
Disputarekin ezin gentzake
gu bion gosea ase,
ta nahi dezuna egin ezazu
orain arte bezelaxe!

Irazu:
Baina legea jarri ezkero
ezin det hala jokatu,
eta tapatzen hasi nahi bada
zeure burua tapatu!

S. Lizaso:
Azkenerako erabakia
dago nere arabera:
hondartza hortara ez naiz joango
baldin zu joaten bazera.

Irazu:
Juan ez juan ez zait inporta,
hortan alderik ez dago,
osasungarri baita benetan
ta gainera merkeago.

S. Lizaso:
Osasunaren hori ez al zan
oso aitzaki polita?
Erreza dago: joaten banaiz
egon begiak itxita.

Irazu:
Baina ez zera bela egongo
zure begiak itxita!
Ta nahi badezu egon zintezke
behera begira jarrita.

S. Lizaso:
Hondartzan hola moldatzea ere
ez al litzake lan zaila?
Ni hondartzara ez naiz joaten
sator-zuloaren bila!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra