Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-04-07 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Osinalde Saria (30. 2001. Gabiria)
Saioa
2001-04-07 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Murua, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hiretzako gaia hirekin bertso eskolan dabilen gazte bati eskatu zioagu, baina ez ziguk ezer ekarri.

Deskribapena

Doinua
Euskal Herriko lur maite hartan
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-04-07 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jokini gai bat esan zioten
neretzat presta zezala.
Halare ez du gauzarik egin
eskatu zuten bezala.
Gai miserable bat ez ekarri
ez ona ta ez petrala!
Gero gainera esango dute
"hau da maisu ez kabala!".
Nabaritzen da zure semea
nekin ikasia dala.

Igual besteren bati eskatu
behar Muruari ordez,
itxura danez jarduten baita
neretzako gaiak gordez.
Pentsatze ote du ni nabilela
aspaldi bezin aldrebes!
Nahiz gauz haundirik ez daukadan nik
ez eskolaz ta ez berez,
gai errezak nahi izaten ditut
baino hainbeste ere ez!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra