Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-07-06 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-07-06 Zaldibar Jaialdia
Gai-jartzailea
Aranburu, Natxi
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gogoratzen al dozu umetan gurasoak emondako lehenengo ipurdikoa? Gogoratzen al dozu zeuk emondako lehenengo ipurdikoa? Eta bizitzak emon al dautsu ipurdikorik? Zeri edo nori emongo zeunkuxo gustura ipurdiko bat?

Deskribapena

Doinua
Haizea dator ifarraldetik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-07-06 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaia: Gogoratzen al dozu umetan gurasoak emondako lehenengo ipurdikoa?

Hamahiru urte edo hamalau...
nik ez dakit oso zuzen,
ikastolatik nota blokakin
etxera itzuli nintzen.
Amak bi malko isuri zitun
ta aitak errita ozen.
Ipurdikorik ez izan arren
kolpe haundia izan zen.

Gaia: Gogoratzen al dozu zeuk emondako lehenengo ipurdikoa?

Ni helduetan heldu naiz baina
umetxoa naiz umean
ta letxe txarra pilatu ohi zait
lepa zainaren gunean.
Ipurdikorik ez det eman nik,
diot hain modu xumean.
Azken batean neuk hartuko dut
ematen dudan unean.

Gaia: Eta bizitzak emon al dautsu ipurdikorik?

Nere bizitzan jasan izan det
horrelako bat edo bi:
adiskidantza apurturen bat,
hainbat heriotz histori...
Erori eta zutitu eta
zutitu eta erori...
Halare ez da ipurdikoa,
bizitza bera da hori.

Gaia: Zeri edo nori emongo zeunkuxo gustura ipurdiko bat?

Inori ere ez ematea
hobe nuke zirti-zarta.
Nere lagunik, ingurukorik
ezin dezaket aparta.
Gizon txiki bat badut buruan
baina hobe da lagata,
holakoentzat ipurdikoa
laburra gertatzen da-ta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra