Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-05-05 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi, Ruben Sanchez

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Prudentzio Deuna Saria (12. 2001. Gasteiz)
Saioa
2001-05-05 Gasteiz Sariketa
Bertsolariak / Egileak
Otamendi, Asier
Sanchez, Ruben
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek bi anaia marokoar zarete. Asier Europara etorri zen orain dela bi hilabete. Ruben Marokon dago. Gaur lortu duzue telefonoz elkarrekin hitz egitea.

Deskribapena

Doinua
Agur sagar beltzeran
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-05-05 Gasteiz Sariketa [Bertsoa] / Asier Otamendi, Ruben Sanchez

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


As. Otamendi:
Behinola utzi nuen
Afrikako ertza,
Europaraino egin
bidaia traketsa.
Hemen etorkizuna
dugu oso beltza,
paradisua denik
ez zazula pentsa.
Iruzur hutsa dugu
Europako ametsa.

Sanchez:
Egia, juan zinen
Espainiako ertzera,
nola ausartu zinen
familia galtzera?
Orain ez omen zabiltz
hain pozik antzera,
baina guretzat ere
izan zen galera,
aspaldi ez duzu igorri
dirurik etxera.

As. Otamendi:
Kostata lortu nuen
lanaren papela,
nire duintasuna
galdu nuen bela.
Oroitzen naiz Afrikan
pertsona nintzela.
Dirurikan ez daukat
diotsut horrela,
ni Europan bizi naiz
pizti bat bezela.

Sanchez:
Egia da hori bai,
badago hainbat zorri,
oso lodi dabiltza
eta musu gorri.
Eta zuk ezin duzu
dirua igorri,
ez zaite ba lotsatu,
ez zaite jar gorri,
horrela bazabiltza
etxera etorri.

As. Otamendi:
Ahalegin egingo dut
ahalik ta azkarren,
hemen bizimodua
baidabilkit herren.
Haraxe juango naiz
lan egin ondoren.
Diru pixka bat batu
nahi nuke nik hemen,
eta azalduko naiz
zuk uste baino lehen.

Sanchez:
Hantxe bizimodua
zuk ezin lortua
eta jadanik zaude
nahiko aspertua,
eta ni hemen berriz
horren gogortua,
Gure mundu petral hau
ezin ulertua...
hemen basamortua
han jende mortua.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra