Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-03-03 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-03-03 Zestoa Jaialdia
Gai-emailea
Alberdi, Oskar
Eizagirre, Margari
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur martxoak hiru degu, eta Gasteizen, hain zuzen ere, duela hogeita bost urte, polizia espainiarrek lan baldintza hobeen eske gose greban edo protestan zeuden bost langile hil zituzten, Gasteizko San Frantzisko elizan. Zer burutapen dakarzkizu kontu honek?

Deskribapena

Doinua
Gure aurreko guraso zaharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-03-03 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mila beatzirehun hirurogeita
hamaseigarren urtian,
krimen haundi bat burutu zuten
Gasteizeko partian.
Langile asko eliza baten,
guztia bete-betian?
Ze burutapen etortzen zaidan
orain denbora joatian?
Errundun asko Moncloan daude
ta bost langile lurpian.


Herri honetan ondo dakigu
sufrimentu latza zer den,
ta berriz ere gogoratuaz
urteak pasa ondoren.
Batzuek ondo ta lasai dabiltz,
besteak hurrenik hurren.
Zigorra beti elizan ere
ordun kanpo eta barren?
Hildako danak ez dira berdin,
batzuk hala esan arren.


Hoiek biktimak ez omen dira,
bestelakoa da fama,
baina oraindik bihotz askotan
ezin da arindu zama.
Begira nola ordaindu zuten
bost langile haien lana,
orain Galizin presidente da
orduan ministro zana.
Ulertuko du nahi duen harek,
horrekin esan det dana.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra