Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-07-15 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-07-15 Getxo Jaialdia
Gai-emailea
Unzurrunzaga, Pello
Bertsolariak / Egileak
Lekue, Etxahun
Paya, Xabi
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Xabier, maitasun desengaino asko euki dituzu. Azkenengoa dala-ta tatuaje bat egitea erabaki dozu. Tatuajearen leloa hau da: "Maite nuen Rosita". Etxahun, neska liraina, tatuajea egiten ari zaizun bitartean, tatuajerik ez duzula nahi konturatu zara. Berarekin hasi zara maitemintzen.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-07-15 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Xabi Paya

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Paia:
Nahiko txarra izan da
azkengo bolada,
tristea ta goibela
ere beharbada.
Rosita zun izena,
kontuak atara.
Lorategiko onena
halere zu zara. (bis)

Lekue:
Esperientzia txarra
izan duzu azkena,
horrexegatik duzu
barrenean pena.
Tatuatu ezazu
lehen nahi zenuena,
lasai, Xabi, Rosita
daukat nik izena. (bis)

X. Paia:
Sekulako lioa
oin buruan daukat,
bi Rosita niretzat
hartu behar aintzat.
Kontuan har nazazu
ta eskatuz behintzat,
tatuajea iteko
eman arrazoi bat. (bis)

Lekue:
Hara zertan hasi den
gaur gure morroia!
Eskasa omen dauka
mutilak sasoia.
Hona hurreratzean
joa duzu goia,
edukiko zenuen
zeure arrazoia. (bis)

X. Paia:
Hobeto pentsatu dut,
egidazu kasu:
nik zu maite bazaitut
eta baita nik zu,
pentsatu daigun ondo,
ulertu zaidazu,
zure odolarekin
tatua nazazu. (bis)

Lekue:
Argi dago mutil hau
joanda dagola,
ez da ibiltzen bera
hola edonola.
Baina mutila argi,
indarrak kontrola
edo kolpe eraginez
izango'zu odola! (bis)

X. Paia:
Amaitu beharko ditut
orain mingain dantzak,
kendu baitizkidazu
nitun esperantzak.
Kenduko ahal ditut nozbait
buruko zalantzak!
Larrosa guztietan
daudela arantzak! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra